Hiri baratzea, urtarrilean

Urtarrila hilabete gogorra da klimari dagokionez. Oso tenperatura baxuak egiten ditu, izotzaldi dezente, eta baratze ekologikoan aldaera urri batzuk baino ezin dira erein. Horregatik, jarduera txikieneko hilabetea dela esan genezake. Dena den, horrek ez du esan nahi baratzean zereginik egin ezin daitekeenik. Are gehiago, une egokia da gainerako hilabeteetan egiten ez diren zereginak gauzatzeko. Esate baterako, urte osoan zehar landatu nahi duzunaren plangintza egin dezakezu, laborantzarako erabili behar duzun espazioa egokitu dezakezu, edo behar duzun guztia baduzula egiazta dezakezu. Gainera, hilabete egokia da asteetan zehar landu dituzun aldaeretako askoren uzta biltzeko, baldin eta eguraldiak errespetatu badu egin duzun lana.

  • Urtarrilean, honako hauen ereintza babestua egin dezakezu:
    Zerbak, tipulak, azak, ziazerbak, marrubiak, urazak, porruak eta tomateak.
  • Urtarrilean, honako hauen zuzeneko ereintza egin dezakezu:
    Baratxuriak, borrajak, eskarolak, patatak, errefauak eta errefautxoak.
  • Urtarrilean, honako hauek birlanda ditzakezu:
    Eskarolak, marrubiak eta urazak.
  • Urtarrilean, honako hauen uzta jaso dezakezu:
    Zerbak, orburuak, apioa, borrajak, brokolia, azak, azaloreak, endibiak, eskarolak, ziazerbak, ilarrak, babak, urazak, arbiak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak eta azenarioak.