Hiri baratzea, otsailean

Baratzea lantzeko moduari buruzko zalantza ugari izaten dira otsailean; izan ere, tenperaturak asko aldatu ohi dira. Negua agurtzear egon ohi denez, eguzki gogor samarreko egunak ere izaten dira. Beraz, labore aldaera gehiago lantzeko asmoa izango duzu. Beste egun batean, baina, esnatu, eta dena izoztuta dagoela ikusiko duzu. Aldaketa horiek kontuan hartzekoak dira. Hobe da poliki joatea, eta ez baratzea errendimendu betean jartzeko gogoaren eta klimaren eraginez landatutakoaren parte bat galdu, eta lan bikoitza egin beharra. Udaberria berehala etorriko da, eta ez da komeni egonarri gutxikoa izatea. Jarraitu neguko laboreekin, landatu aldaera berriak hazitegietan, ernamuin daitezen, eta egin beharrezkoak dituzun birlandatze guztiak.

  • Otsailean, honako hauen ereintza babestua egin dezakezu:
    Zerbak, apioa, alberjiniak, kuiatxoa, kuiak, tipulak, azak, ziazerbak, meloiak, luzokerrak, piperrak, marrubiak, porruak, angurriak eta tomateak.
  • Otsailean, honako hauen zuzeneko ereintza egin dezakezu:
    Baratxuriak, borrajak, ziazerbak, ilarrak, babak, urazak, patatak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak eta azenarioak.
  • Otsailean, honako hauek birlanda ditzakezu:
    Azak, eskarolak, marrubiak, urazak eta porruak.
  • Otsailean, honako hauen uzta jaso dezakezu:
    Zerbak, orburuak, apioa, borrajak, brokolia, azak, azaloreak, endibiak, eskarolak, ziazerbak, ilarrak, babak, urazak, arbiak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak eta azenarioak.