Hiri baratzea, martxoan

Aldaketa hilabetea da martxoa. Neguko egun hotz eta lehorrak alde batera utziko ditugu, udaberriaren hasierari ongietorria emateko. Tenperatura epelagoko egunei esker, izotzaldiak amaitzen ari direla ohartuko gara. Hala, iristear dira baratzean lan handienekoak diren hilabeteak. Tenperaturek gora egitean, baratzeko belar ugariren hazte erritmoa ere bizkortu egingo da. Beraz, sarriago kontrolatu beharko ditugu, izurriren bat ager baitaiteke. Hala, adi egotea komeni zaigu. Beraz, bukatu hurrengo hilabeteetan beteko duzun laborantza espazioa prestatzen, ernamuindu aldaera berriak zure hazitegian, eta hasi kanpoan egiten diren birlandatzeak eta zuzeneko landatzeak areagotzen.

  • Martxoan, honako hauen ereintza babestua egin dezakezu:
    Orburuak, kuiatxoak, kuiak, tipulak, azak, endibiak, marrubiak, meloiak, luzokerrak, piperrak, angurriak eta tomateak.
  • Martxoan, honako hauen zuzeneko ereintza egin dezakezu:
    Zerbak, apioak, borrajak, azak, ziazerbak, marrubiak, ekiloreak, ilarrak, babak, babarrunak, urazak, artoa, arbiak, patatak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak eta azenarioak.
  • Martxoan, honako hauek birlanda ditzakezu:
    Zerbak, kuiatxoak, tipulak, azak, urazak, meloiak, luzokerrak, piperrak, porruak, erremolatxak, angurriak eta tomateak.
  • Martxoan, honako hauen uzta jaso dezakezu:
    Zerbak, orburuak, apioa, borrajak, brokolia, tipula berriak, azak, azaloreak, endibiak, eskarolak, ziazerbak, marrubiak, ilarrak, babak, urazak, arbiak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak eta azenarioak.