Hiri baratzea, maiatzean

Maiatzean tenperaturek gora egiten dutela sumatzen da; horixe izan da, behintzat, azken urteotako joera. Apirileko egunik zoro eta udaberrikoenen ordez, egun beroagoak etorriko dira. Iaz, bereziki hilabete beroa izan zen: batez bestekoa baino 2,4 ºC gehiagokoa. Horixe izan zen 1964az gero egin duen maiatzik epelena. Gainera, oso hilabete lehorra izan zen, prezipitazio gutxikoa, eta hori ez da batere ona baratzerako.
Hilabete honetan baratzeek indarra eta kolorea hartzen dute, eta askoz ere abiadura biziagoan hazten dira. Horregatik, ureztatzeak ere ugaldu egin behar dira, eta maizago egin. Adeventicia belarrek ere bizkortu egiten dute euren garapena, eta utziz gero, lehian arituko dira argia, ura eta mantenugaiak lortzeko. Zuhur jokatu baduzu, eta bigungarriak jarri badituzu, edo ez badizute enbarazu handirik egiten, nahaste-borrasterik eragin ez dezaten behar adina kendu dituzulako, ez duzu arazo nabarmenik izango.

  • Maiatzean, honako hauen ereintza babestua egin dezakezu:
    Orburuak.
  • Maiatzean, honako hauen zuzeneko ereintza egin dezakezu:
    Zerbak, apioak, alberjiniak, brokolia, kuiatxoa, kuiak, azak, azaloreak, endibiak, marrubiak, ekiloreak, babarrunak, urazak, artoa, meloiak, arbiak, luzokerrak, piperrak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak, angurriak, tomateak eta azenarioak.
  • Maiatzean, honako hauek birlanda ditzakezu:
    Zerbak, apioa, alberjiniak, brokolia, kuiatxoak, kuiak, tipulak, azak, urazak, meloiak, luzokerrak, piperrak, porruak, erremolatxak, angurriak eta tomateak.
  • Maiatzean, honako hauen uzta jaso dezakezu:
    Zerbak, baratxuriak, orburuak, borrajak, kuiatxoak, tipula berriak, azaloreak, eskarolak, ziazerbak, marrubiak, ilarrak, babak, urazak, arbiak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak eta azenarioak.