Hiri baratzea, ekainean

Ekaineko egunak luzatu egiten dira, eta argi ordu ugari izaten ditugu baratzean lan egiteko. Izotzaldiek behin betiko esaten digute agur, penintsula osoan. Hilabete honi ahalik eta gehien atera behar diozu etekina; izan ere, aldaera ugari landa ditzakezu. Argi dago uda etortzear dagoela eta, horrenbestez, etekina atera behar diozu tenperaturak gehiegi goratu aurretik, eta zeu gehiegi berotu gabe zereginak egiteko oso goiz jaiki behar izan aurretik.
Arreta berezia eskaini beharko diezu ureztatzeei, bai eta edozein izurriren edo gaixotasunen agerpenari.

  • Ekainean, honako hauen ereintza babestua egin dezakezu:
    Orburuak.
  • Ekainean, honako hauen zuzeneko ereintza egin dezakezu:
    Zerbak, apioak, alberjiniak, brokolia, kuiatxoa, azak, azaloreak, endibiak, marrubiak, ekiloreak, babarrunak, urazak, artoa, arbiak, luzokerrak, piperrak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak, tomateak eta azenarioak.
  • Ekainean, honako hauek birlanda ditzakezu:
    Zerbak, apioa, alberjiniak, brokolia, kuiatxoak, kuiak, tipulak, azak, azaloreak, urazak, meloiak, luzokerrak, piperrak, porruak, erremolatxak, angurriak eta tomateak.
  • Ekainean, honako hauen uzta jaso dezakezu:
    Zerbak, baratxuriak, kuiatxoak, tipulak, azaloreak, ziazerbak, marrubiak, ilarrak, babak, urazak, artoa, meloia, arbiak, patatak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak, angurriak, tomateak eta azenarioak.