Hiri baratzea, uztailean

Uda bete-betean gaude, eta halaxe erakusten digute tenperaturek. Bero sapa dela tarteko, ezinezkoa da hiri baratzean egunez lan egitea. Horretarako aukera daukanak, hobe du zereginak eguneko azken orduetarako (alegia, eguzkia joaten hasten denerako) uztea, edo, bestela, goiz jaiki eta hasierako orduez gozatzea.
Garrantzitsua izango da laboreak daukan hezetasunari arreta jartzea; batez ere, loreontzietan landatutako labore ekologikoen kasuan. Izan ere, tenperatura horiekin ura asko lurruntzen da. Hilabete honetan, landatuta dauden aldaerak oso-oso bizkor hazten dira. Horrenbestez, erritmo bizian jasotzen da uzta, eta kantitate handiko uzta izaten da, gainera. Esan genezake uztaila hilabete beroa dela, baina eskuzabala gure hiri baratzeei dagokienez.
Kontu handia izan behar dugu izurrien edo gaixotasunen agerpenarekin.

  • Uztailean, honako hauen zuzeneko ereintza egin dezakezu:
    Zerbak, brokolia, kuiatxoa, azak, azaloreak, marrubiak, ekiloreak, babarrunak, urazak, artoa, arbiak, luzokerrak, piperrak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak, tomateak eta azenarioak.
  • Uztailean, honako hauek birlanda ditzakezu:
    Zerbak, apioa, alberjiniak, brokolia, kuiatxoak, tipulak, azak, azaloreak, urazak, meloiak, luzokerrak, piperrak, porruak, angurriak eta tomateak.
  • Uztailean, honako hauen uzta jaso dezakezu:
    Zerbak, baratxuriak, alberjiniak, borrajak, kuiatxoak, tipulak, ziazerbak, marrubiak, ekiloreak, babarrunak, urazak, artoa, meloia, arbiak, patatak, luzokerrak, piperrak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak, angurriak, tomateak eta azenarioak.