Hiri baratzea, abuztuan

Abuztua, uztaila bezalaxe, hilabete beroa da. Tenperaturak altuak izaten dira, eta eguneko ordu gehienetan ezin dira normaltasunez egin zereginak baratzean. Zeregin gehienak eguneko lehenengo orduetarako edo eguzkia joaten hasten denerako utzi behar izaten dira.
Zuetariko asko oporretan egongo zarete, eta horrek baditu alderdi onak, baina baita hain onak ez direnak ere, ziur asko, baratzeari dagokionez. Alderdi ona da denbora libre gehiago izanda, baratzea zaintzen gehiago jardun dezakezula. Eta hain ona ez den alderdia da seguru asko egun batzuetan oporretara joango zarela, edo hainbeste espero eta merezitako egunetan harritzekoa ez den bezala, ohikoa baino gehiago aterako zarela etxetik eta, beraz, zure baratzeari jaramon gutxiago egingo diozula. Ezin badituzu programatu ureztatzeak, oso irregularrak izango dira, edo ureztatu gabe geratuko dira, eta horren ondorioz, laboreak urritu egingo dira, aldaera askok arazoak izango baitituzte tenperatura altuen eta ur gabeziaren eraginez.
Oporretatik itzultzean ezusteko desatseginik jaso nahi ez baduzu, ahalegindu ureztatzeak programatzen, edo bilatu kanpoan zauden bitartean zure ordez laboreak ureztatuko dituen bizilagun, senitarteko edo lagunen bat. Gogoratu oso lagungarriak izan daitezkeela hosto edo lasto bigungarri on batzuk, eta kontu izan izurrien edo gaixotasunen agerpenarekin.

  • Abuztuan, honako hauen zuzeneko ereintza egin dezakezu:
    Tipulak, azak, azaloreak, eskarolak, ziazerbak, urazak, patatak, errefautxoak, erremolatxak eta azenarioak.
  • Abuztuan honako hauek birlanda ditzakezu:
    Orburuak, brokolia, tipulak, azak, azaloreak eta urazak.
  • Abuztuan, honako hauen uzta jaso dezakezu:
    Zerbak, baratxuriak, alberjiniak, borrajak, kuiatxoak, kuiak, tipulak, azak, ziazerbak, marrubiak, ekiloreak, babarrunak, urazak, artoa, meloia, arbiak, luzokerrak, piperrak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak, angurriak, tomateak eta azenarioak.