Hiri baratzea, urrian

Esan dugun bezala, iraila aldaketa hilabetea da, uda atzean utzi eta udazkenari ongietorria ematen baitzaio. Hala, esan genezake aldaketa horiek guztiak urrian amaitzen direla. Tenperaturek behera egiten jarraituko dute, euriak ugaldu egingo dira eta lehenengo izotzaldiak agertzen hasiko dira penintsulako eremu batzuetan.
Argi orduak asko murriztuko dira, eta batez ere pertsonok asko igarriko dugu hori, hilabete amaieran egiten den ordu aldaketa dela tarteko. Horregatik, ona litzakete egun hauek baliatzea baratzean argi ordu gehiago eskatzen diguten zereginak egiteko.
Baratzerako hilabete entretenigarria da urria; izan ere, landatzen duzun laborearen eta landatzen duzun eremuaren arabera, zure udako aldaerek emandako azken aleak jasotzen jarraitu ahal izango duzu eta, aldi berean, udazkenean landatzekoak diren landareekin eta hazitegiekin has zaitezke. Sasoi ona da lurrari materia organiko dosi on bat gehitzeko, udaberriko eta udako landareek lurrari xurgatutako mantenugaiak itzultzeko asmoz. Aurreko hilabeteari buruzko informazioan aipatu bezalaxe, norberaren araberakoa eta udatik udazkenerako aldaketa horiek gertatzen diren unearen araberakoa izango da dena. Ezinbestekoa izango duzu klimari so egotea, zure baratzean ereite eta ureztatze egokien plangintza egiteko eta, hala, hezetasunarekin arazorik ez izateko.
Gogoratu azeri buztana aliatu ona duzula baratzerako, era horretako arazoei aurrea hartu, eta tratamendua eskaintzen baitie.

  • Urrian, honako hauen zuzeneko ereintza egin dezakezu:
    Zerbak, baratxuriak, apioa, borraja, tipulak, azak, azaloreak, eskarolak, ziazerbak, ilarrak, babak, babarrunak, urazak, arbiak, porruak, errefautxoak, erremolatxak eta azenarioak.
  • Urrian, honako hauek birlanda ditzakezu:
    Zerbak, tipulak, azaloreak, eskarolak, marrubiak, urazak eta porruak.
  • Urrian, honako hauen uzta jaso dezakezu:
    Zerbak, apioa, alberjiniak, borrajak, brokolia, kuiatxoak, kuiak, tipulak, azak, azaloreak, eskarolak, ziazerbak, babarrunak, urazak, arbiak, luzokerrak, piperrak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak, tomateak eta azenarioak.