Hiri baratzea, azaroan

Urriaren oso antzekoa den hilabetea da azaroa. Bi hilabeteen arteko alde nabarmenena da, hain justu, lehenengo hilabetearen amaieran ordutegi aldaketa izaten dela. Aurretiko hilabeteetan izaten genituen argi ordu ugariak, geure baratzeetan lan egiteko ezin hobeak, joan egingo zaizkigu. Egun hotzak geroz eta hurbilago ditugu. Beraz, udako laboreak dagoeneko desagertuta egongo dira, eta oraindik irauten dutenek zikloa geldiarazita izango dute, laster alde batera utzi beharko ditugula iragarriz bezala.
Ez baduzu landareak kentzeko asmorik, azken fruituak ematen jarrai dezaten nahi duzulako, asko zaindu beharko duzu denbora, eta izotzaldia izateko arriskua dagoela ikusiz gero, babestu egin beharko dituzu, kanpairen batekin edo berotegiren batekin. Tenperaturek behera eta behera jarraituko dute, eta zeinahi izotzaldi gogorrek udatik geratzen diren laboreak izorra ditzake.
Tenperaturek behera egitean eta euri zein hezetasun kopuruak gora, murriztu eta denboran gehiago sakabanatu beharko dituzu ureztatze lanak, arazoak saiheste aldera. Bigungarriak erabiliz gero, eta sasoi honetatik aurrera euri eta hezetasun askoko eremuren batean baldin badituzu laboreak, une egokia da kentzeko, gehiegizko hezetasunagatik arazoak eman baititzakete. Gogoratu azeri buztana aliatu ona duzula baratzerako, era horretako arazoei aurrea hartu, eta tratamendua eskaintzen baitie.!

  • Azaroan, honako hauen zuzeneko ereintza egin dezakezu:
    Zerbak, baratxuriak, borraja, tipulak, eskarolak, ziazerbak, ilarrak, babak, babarrunak, urazak, arbiak, porruak, errefautxoak, erremolatxak eta azenarioak.
  • Azaroan, honako hauek birlanda ditzakezu:
    Zerbak, apioa, tipulak, azaloreak, eskarolak, marrubiak, urazak, porruak eta erremolatxak.
  • Azaroan, honako hauen uzta jaso dezakezu:
    Zerbak, apioa, alberjiniak, borrajak, brokolia, kuiatxoak, kuiak, tipulak, azak, azaloreak, eskarolak, ziazerbak, ilarrak, babarrunak, urazak, arbiak, patatak, piperrak, porruak, errefauak, errefautxoak, erremolatxak, tomateak eta azenarioak.