Akats handiak

Landareak ez dira hiltzen bizimodu motz eta zoritxarrekoetara kondenatzen dituen super botere arraro bat dugulako. Bereziki, arrazoi baten eraginez hiltzen dira landareak: ez gara eurak ezagutzen ahalegintzen.
Landare guztiei tratu bera ematen diegu: izan tomateak, izeiak zein bitxiloreak, izan urazak, marrubiak edo erromeroak. Eta hori ez da baliagarria (landare gaixoak). Bakoitzak bere premia zehatzak ditu, eta ezinbestekoa duzu horiek ezagutzea, baldin eta landare osasuntsu, gogor eta uzta aberatsak ematen dituena eduki nahi baduzu.


1. AKATSA: Ez dugu landatzen une egokian
Ez dira izurriak, ezta ongarri gabezia ere… Landare bat hiltzeko dagoen arrazoi nagusia da, hain zuzen, garaiz kanpo landatzen dugula. Une egokiaren aurretik edo ondoren landatuz gero, landareak (berandu baino lehen) jasan ezin ditzakeen klima baldintzei egin beharko die aurre. Egia da baldintza horiek “sortzeko” moduak egon badaudela, berea ez den klima batean ere landarea gustura egon dadin; esaterako, berotegiak erabiliz. Dena den, hori aurreragorako utz dezazun gomendatuko nizuke; hots, kontuari neurria hartuta diozunerako. Oraingoz, eta hasteko, jarraitu zorrotz hazi poltsan agertzen diren argibideei; edo, bestela, behar izanez gero, zure ereite egutegiak kontsulta ditzakezu.


3. AKATSA: : Argia gutxiestea
Begien bistakoa dirudi beharbada, baina argia da, zalantzarik gabe, landareen hazkuntzan garrantzitsuena den faktorea. Labore gehienetan betetzen da arau hau: “Zenbat eta argi gehiago, orduan eta hobeto”.
Trikimailu samur batzuei jarraituz, landare indartsuagoak eta uztaro luzeagoak lortuko ditugu; esaterako, baratzea hegoalderantz begira jarriz, edo landarerik garaienak iparraldean jarriz, txikienengan itzalik egin ez dezaten.
Bilatu zuzeneko argia jasotzen duten tokiak: gutxienez 4 ordu, labore hostodun eta sustraidunentzat; eta 6, fruitu laboreentzat.


2. AKATSA: Ez diegu behar beste toki uzten
Hainbat hiri baratzetan ikusten dudan bigarren akats garrantzitsuena da, hain zuzen, guztia elkarren kontra estututa landatzen dela, landare bakoitzak hazteko behar duen espazioa utzi gabe. Laboreren bat landatzen edo birlandatzen denean, batzuetan nekez pentsa dezakegu nolakoa izango den landare heldua, baina behar-beharrezkoa da ahalegintzea; izan ere, haztean, ez dute behar duten tokia izango, eta mantenugaiak, argia eta ura lortzeko lehian arituko dira. Landatzen hasi aurretik, ikertu pixka bat zein izan litekeen gerora izan dezaketen substratu bolumena eta euren artean utzi beharreko tartea.