Baratza Etxean

Hiri baratzea, abenduan

Abendua hilabete konplikatua da baratzeari dagokionez. Ez da lan handiko hilabetea (udaberriko eta udako hilabeteak ez bezala), argi ordu gutxiago, izotzaldiak, tenperatura beherakadak, euria eta elurteak izaten baitira. Horren eraginez, hilabete honetan zailagoa izaten da baratzean lan erritmo normala izatea. Dena den, horrek ez du esan nahi ezin denik landatu. Hilabeterik gogorrenetan (alegia, abenduan, urtarrilean … Leer másHiri baratzea, abenduan

Hiri baratzea, azaroan

Urriaren oso antzekoa den hilabetea da azaroa. Bi hilabeteen arteko alde nabarmenena da, hain justu, lehenengo hilabetearen amaieran ordutegi aldaketa izaten dela. Aurretiko hilabeteetan izaten genituen argi ordu ugariak, geure baratzeetan lan egiteko ezin hobeak, joan egingo zaizkigu. Egun hotzak geroz eta hurbilago ditugu. Beraz, udako laboreak dagoeneko desagertuta egongo dira, eta oraindik irauten dutenek … Leer másHiri baratzea, azaroan

Hiri baratzea, urrian

Esan dugun bezala, iraila aldaketa hilabetea da, uda atzean utzi eta udazkenari ongietorria ematen baitzaio. Hala, esan genezake aldaketa horiek guztiak urrian amaitzen direla. Tenperaturek behera egiten jarraituko dute, euriak ugaldu egingo dira eta lehenengo izotzaldiak agertzen hasiko dira penintsulako eremu batzuetan. Argi orduak asko murriztuko dira, eta batez ere pertsonok asko igarriko dugu hori, … Leer másHiri baratzea, urrian

Hiri baratzea, irailean

Iraila aldaketa hilabetea izan ohi da. Udako egun epel eta lehorrak desagertuz joango dira, eta udazkenari ongietorria egin beharko zaio. Hilabete honetan denetarik egoten da: egun beroak, euri egunak eta egun freskoagoak. Baratzeko zereginak egiteko tenperatura atseginagoak direla ohartuko zara. Argi orduak, baina, murriztuz joango dira, eta eguzkiak ez dio aurreko hilabeteetan bezain gogor joko … Leer másHiri baratzea, irailean

Hiri baratzea, abuztuan

Abuztua, uztaila bezalaxe, hilabete beroa da. Tenperaturak altuak izaten dira, eta eguneko ordu gehienetan ezin dira normaltasunez egin zereginak baratzean. Zeregin gehienak eguneko lehenengo orduetarako edo eguzkia joaten hasten denerako utzi behar izaten dira. Zuetariko asko oporretan egongo zarete, eta horrek baditu alderdi onak, baina baita hain onak ez direnak ere, ziur asko, baratzeari dagokionez. … Leer másHiri baratzea, abuztuan

Hiri baratzea, uztailean

Uda bete-betean gaude, eta halaxe erakusten digute tenperaturek. Bero sapa dela tarteko, ezinezkoa da hiri baratzean egunez lan egitea. Horretarako aukera daukanak, hobe du zereginak eguneko azken orduetarako (alegia, eguzkia joaten hasten denerako) uztea, edo, bestela, goiz jaiki eta hasierako orduez gozatzea. Garrantzitsua izango da laboreak daukan hezetasunari arreta jartzea; batez ere, loreontzietan landatutako labore … Leer másHiri baratzea, uztailean

Hiri baratzea, ekainean

Ekaineko egunak luzatu egiten dira, eta argi ordu ugari izaten ditugu baratzean lan egiteko. Izotzaldiek behin betiko esaten digute agur, penintsula osoan. Hilabete honi ahalik eta gehien atera behar diozu etekina; izan ere, aldaera ugari landa ditzakezu. Argi dago uda etortzear dagoela eta, horrenbestez, etekina atera behar diozu tenperaturak gehiegi goratu aurretik, eta zeu gehiegi … Leer másHiri baratzea, ekainean

Hiri baratzea, maiatzean

Maiatzean tenperaturek gora egiten dutela sumatzen da; horixe izan da, behintzat, azken urteotako joera. Apirileko egunik zoro eta udaberrikoenen ordez, egun beroagoak etorriko dira. Iaz, bereziki hilabete beroa izan zen: batez bestekoa baino 2,4 ºC gehiagokoa. Horixe izan zen 1964az gero egin duen maiatzik epelena. Gainera, oso hilabete lehorra izan zen, prezipitazio gutxikoa, eta hori … Leer másHiri baratzea, maiatzean

Hiri baratzea, apirilean

Apirilean, baratzea bizitu egiten da. Hilabete honetan tenperaturek gora egiten dute; dena den, izotzaldi berantiarrak ere izan daitezke herrialdeko gunerik hotzenetan. Euri hilabetea izan ohi da. Ez dira ugariak izaten, baina bai beste hilabete batzuetan baino maizago. Iaz, esaterako, apirila oso hilabete epela izan zen: batez bestekoa baino 1,7 ºC gehiagokoa. Duela bi, ordea, euri … Leer másHiri baratzea, apirilean

Hiri baratzea, martxoan

Aldaketa hilabetea da martxoa. Neguko egun hotz eta lehorrak alde batera utziko ditugu, udaberriaren hasierari ongietorria emateko. Tenperatura epelagoko egunei esker, izotzaldiak amaitzen ari direla ohartuko gara. Hala, iristear dira baratzean lan handienekoak diren hilabeteak. Tenperaturek gora egitean, baratzeko belar ugariren hazte erritmoa ere bizkortu egingo da. Beraz, sarriago kontrolatu beharko ditugu, izurriren bat ager … Leer másHiri baratzea, martxoan