1. Haziak erostera joan: Interesatzen zaizkigun haziak erosi, saltzailearekin elkarrizketa izan (modu atseginean eta errespetuz) eta kutxan ordaindu.
2. Giroa prestatu: Etxean gure txikien neurrira egindako giroa sortzen dugun bezalaxe egin behar dugu, bakoitzaren garapen eta beharrizanen arabera ahalik eta independentzia handiena izan dezaten. Ortua beren eskura egoteko altueran egin dezakegu, zaindu eta mantendu ahal izateko beharrezko gauzak eskura izan ditzaten. Horretarako, interesgarria izango litzateke ortu-mahaia oso altua ez izatea, bertara eroso hel daitezen.
3. Heldu prestatua: Komenigarria izan liteke prozesu/ikasketa honetan bide-lagun izango duen helduak hiri-ortu bat nola sortu eta zaindu jakitea. Ez da beharrezkoa aditua izatea, webgunean eskaintzen dugun informazioa lagungarri izan dakizueke.
4. Zainketa eta mantentze-lanetarako laguntza teknikoak eta erraztasunak:
Zer landatzen ari garen identifikatuta edukitzea, adibidez, irudiak edo argazkiak dituzten kartelak ezarrita. Horrek identifikatzen lagunduko digu.
Aholkua: Dagoeneko ernamuindu diren landareak landatzea, itxaronaldia hain luzea izan ez dadin, edo denbora-tarte txikian hazten diren haziak landatzea, haurrei prozesua deskubritzen laguntzeko.