Intsektu kaltegarriak

LANDARE ZORRIAK
Intsektu homopteroak. Kolore ugaritakoak izan daitezke, bai eta hegodunak zein gabeak ere. Harreman zuzena dute inurriekin; izan ere, garraiobide bezala erabiltzen dituzte. Eta inurriak, aldi berean, landare zorriak sortutako zukuez elikatzen dira.

Landareen zukuez elikatzeko, hain zuzen, burua sartzen dute barruan. Hala, eragin kaltegarriak izaten dituzte landareetan, bi modutara: batetik, horien zukuez elikatzen direlako; eta, bestetik, elikatu ahala, beste zuku bat isurtzen dutelako, eta landareetara erortzean galarazi egiten diolako landareari fotosintesia behar bezala egitea. Tenperatura altuetan eta landare gazteetan ezin hobeto garatzen da; errazagoa baitzaie burua horietan sartzea.



Horiek ez agertzeko modurik eraginkorrena, hain zuzen, ereite egutegia, laboreen txandaketa eta aldeko asoziazioak errespetatzea da. Asoziatu zure laboreak albahakarekin, erromeroarekin, baratxuriarekin, mendarekin eta salbiarekin, landare aromatiko horiek uxatu egiten baitituzte landare zorriak. Eta, azkenik, aurkari naturalak agertzeko (esaterako, mantangorria) aldeko habitata sortzen du.



EULI ZURIA
Landare zorria bezala homopteroa da; kasu honetan, hegoduna. Euli hau landareen zukuez elikatzen da eta, gainera, gaixotasunak sor ditzake, bakterioak transmitituz. 

Tenperatura altuetan eta landare gazteetan garatzen da; izan ere, samurragoak izatean, errazagoa da horiei erasotzea.

Laboreen txandaketak errespetatuz, aldeko asoziazioak eginez eta aurkari naturalak (esaterako, krisopa) agertzeko aldeko habitat naturala sortuz euli mota hau agertzea saihets dezakezu.

AKAROAK
Araknidoen subespezie bat dira, tamainaz milimetrikoak. Bereziki kaltegarriak dira; izan ere, hauen ziztadaren eraginez, landareak kolorea galtzen du, eta arazoak izaten ditu fotosintesia egiteko. Azkenerako, beraz, lehortu egiten da. Akaroak tenperatura altuko eta hezetasun gutxiko egoeretan ugaltzen dira.


Arestian deskribatutako gainerako izurriak bezalaxe, horrelakoak ez agertzeko modurik onena da, hain zuzen, txandaketak, ereite egutegiak eta landare tarteak errespetatuko dituzten laborantza teknikak aplikatzea. Prebentziorako oso garrantzitsua da bigungarrien teknika aplikatzea, horrek heze edukiko baitu une oro lurzorua.

ZIMITZA
Intsektu neopteroa da, eta aho zupatzailea dauka. Horixe baliatzen du, hain zuzen, landareen zukuez elikatzeko. Eraso egiten die landareei, bai larba denean, bai heldua denean. Larbek hostoei egiten diete kalte; helduek, berriz, fruituei, ez baitiete hazten uzten, eta ziztatutako tokietan lizuna azaltzen da.

Zimitza udaberrian garatzen da, eta hostoen artean igarotzen du negua.

Horrelakoen agerpenari aurre egiteko, gainerako izurrietarako aipatutako printzipio berberak aplikatu beharko dituzu. Prebentziorik onena da, zehazki, zure baratzean eta lorategian ekosistema orekatua errespetatzea; hala, naturak berak eragotziko die izurriei agertzea.