Nola aukeratu ontzirik egokiena

Ontzirik onena aukeratzearena hainbat faktoreren araberakoa da.
Ez dago “ontzi idealik”; aitzitik, zure egoerari hobekien egokitzen zaiona aukeratu beharko duzu.
Loreontziak, jardinerak, laborantza mahaiak edo lorategi bertikalak aukeratzea honako faktore hauen araberakoa izango da:

  • Zenbat toki duzun.
  • Zenbat diru inbertitu nahi duzun.


Hiri baratzeetan landatzeko ontzi guztiak 4 kategoria hauetan sailka daitezke:

LABORANTZA MAHAIAK

 – Espazio ertaina
 – Inbertsio handia
 – Egokia adineko pertsonentzat
 edo mugimendu ezintasuna
dutenentzat. Baita terrazetan,
patioetan edo lorategietan
jarritako baratzeetarako ere.

JARDINERAK-LOREONTZIAK

 – Espazio malgua
 – Inbertsio txikia
 – Egokia hasiberrientzat, espazio txikietarako (esaterako, balkoiak edo barnealdeak), eta sasoiaren arabera, baratze eremua handitzeko.

LORATEGI BERTIKALAK

 – Espazio oso txikia
 – Inbertsio handia
 – Egokia oso eremu txikietarako. Balkoietarako edo terrazetarako. Espazioari uko egin gabe, baratze bat edukitzeko aukera.

LOREONTZI ESEKIAK

 – Espazio oso txikia
 – Espazio oso txikia
 – Egokia oso eremu txikietarako. Balkoietarako edo terrazetarako. Espazioari uko egin gabe, baratze bat edukitzeko aukera.

Laborantza mahaiak

Laborantza mahaiak goratutako egiturak dira. Horiei esker, bizkarra okertu gabe landa dezakezu eta, gainera, espazio berean labore ugari landa ditzakezu, daukan azalera handiari esker.

Honako hauek dira abantaila nagusiak:
    •     Landatzeko espazio handiagoa. Erosotasun handiagoa.
    •     Goratuta daudenez, egokiak dira adineko pertsonentzat eta mugimendu ezintasuna duten pertsonentzat.
    •     Erraz ureztatzen dira.

Eragozpenak:
    •     Inbertsio handi samarra egin behar izaten da.

Laborantza mahaiaren zer tamaina da egokiena?
Tamaina zeuk daukazun tokiaren araberakoa izango da. Arau bakarra dago: gutxienez 25 cm-ko sakonera eduki beharko du. Gainerako guztia zure nahien eta daukazun espazioaren araberakoa izango da.

Ez pentsatu beti handiena erostea dela onena. Batzuetan, bi mahai txiki hobeto txertatzen dira espazioan (balkoietan edo terrazetan). Horrelako kasuetan, laborantza mahai handi bat aukeratzea baino praktikoagoa da hainbat txiki ilaran jartzea, terraza baten horma luzeran laborantza espazio luze bat sortzeko.

LABORANTZA MAHAI MOTAK

PLASTIKOZKOAK
Eguzki handiko egunetan berotzeko joera izaten dute hauek ere, baina ez metalikoek bezainbeste. Badute abantaila bat: ez dira hain garestiak; eta arinak eta baxuagoak direnez, zinez egokiak dira haurrentzat.

METALIKOAK
Hainbat daude merkatuan, eta kolore askotakoak gainera. Batzuek gurpilak dituzte. Badute eragozpen bat: metalezkoak izanda, eguraldiaren arabera asko berotzen edo hozten dira eta, batzuetan, aldaketa bortitzak eragiten dituzte lurrean, eta muturrera eramaten dituzte baldintza klimatikoak (bero egiten duen egunetan lurra gehiago berotzen da, eta egun hotzetan, lurra are gehiago hoztu).

EGURREZKOAK
Hainbat daude merkatuan, eta kolore askotakoak gainera. Batzuek gurpilak dituzte. Badute eragozpen bat: egurrezkoak izanda, eguraldiaren arabera asko berotzen edo hozten dira eta, batzuetan, aldaketa bortitzak eragiten dituzte lurrean, eta muturrera eramaten dituzte baldintza klimatikoak (bero egiten duen egunetan lurra gehiago berotzen da, eta egun hotzetan, lurra are gehiago hoztu).